Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, 35 neska-mutikok eman dute izena aurten Udaleku Irekietan. Uztailaren 7an hasi ziren eta lau astez izanen dute zeregina udako goizetan. Lau begirale dituzte: Miren Olaetxea etxarlartarra, Ainhoa Lantz eta Jon Iratzoki beratarrak eta Maria Santxez doneztebarra.