Hainbat gauzetarako erabili da Eskola Zaharra izenarekin ezagutzen dugun eraikina. Lehenik eskola izan zen; ondoren, hainbat ikastaro emateko eta gazteak egoteko erabili izan da; eta azken urte hauetan ttipi-ttapa aldizkariaren eta telebistaren egoitza da. Hauek bertaratzeko obra batzuk egin ziren barruan, baina teilatua ez zen moldatu. Teilatuak duen egoera ikusita eta euria egiten duenean eragiten dituen kalteak ikusita Udalak hau moldatzeko beharra ikusi du. Lan hauek Bengoetxeak eginen ditu, eta obra hauen aurrekontua 20.700 eurokoa da.