Donostiako Musika Hamabostaldiak gurean eginen du geldialdia abuztuaren 8an

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Bi ikuskizun eskainiko dira: Sarasateri omenaldia kontzertua eta Carmen filma

Uda sasoian Donostian musika klasikoaren inguruan hamabostaldia antolatzen dute. Musika mota hau jende guztiarengana ailegatzeko asmoz, herri ezberdinetan hainbat kontzertu proposatzen dituzte. Aurten Etxalarko Udalari luzatu diote eskaintza musikaldian omendu behar dituztenak kontuan hartuz. Alde batetik, Pablo Sarasate konpositorea omenduko dute. Gainera, Carmen operaren mendeurrena denez, bertako protagonistari omenaldi ttiki bat egin nahi diote. Azken hau da Musikaldia Etxalarrera ekartzeko arrazoia, hau da, Carmen protagonista Etxalarko alaba delako.

Hala, abuztuaren 8an bi ikuskizun izanen ditugu herrian. Lehenik, 20:00etan Ara Malikian Ensembleren Sarasateri omenaldia kontzertuaz gozatzeko aukera izanen dugu Elizan. Ondotik, 22:00etan Francesco Rossi italiarraren Carmen filma izanen dugu ikusgai frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun