Joan den asteburuan jokatu ziren Baztan-Errekako XXIX. Laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak. Horiek baino lehen, larunbat goizean, finalerdiak jokatu behar zituen laugarren taldea erabakitzeko final laurdeneko azken partida jokatu zuten Oitz A eta Doneztebe Dk. Oiztarrek abantaila hartu zuten Doneztebeko partidan eta hori berretsi zuten etxean, Oitzen, 9 eta 2 irabaziz.
Doneztebe A eta Irurita A garaile
Honela, Doneztebe Aren kontra jokatu zuten igandean Oitzen, baina oraingoan 2 eta 9 galdu zuten eta itzulerakoan miraririk ez bada, Doneztebe A finalista izanen dela aitzintzen ahal da. Bertze finalerdia estuagoa izan zen eta Irurita Bk 7 eta 9 galdu zuen Irurita Aren kontra. Itzulerako partidetan ikusiko da finalista zein izanen diren.