Ortzegunean, uztailaren 24an, abiatuko dira Elgorriagako Santiago bestak, Gazte egunarekin. Arratseko 20:00etan Suziria botako dute. Ondotik Triki-poteoa eginen da eta gero, Baztan Zopak Hilarion jatetxean. 22:30ean rock kontzertuak izanen dira.
Santiago eguna ortziralean
Ortziralean, uztailaren 25ean, Santiago eguna ospatuko dute. 8:00etan Aurorak izanen dituzte. 10:00etan Argi soinua. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan luntxa eta haurren dantzak. 17:00etan Gorriti eta bere animaliak. 19:30ean Patata tortilla lehiaketa. Aipatzekoa da osagaiak udalak jarriko dituela. Ondotik, amuarrain afaria izanen dute. Arratseko 20:00etatik 22:00etara eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.
Larunbatean Haurren Eguna
Uztailaren 26an, larunbatean, Haurren eguna ospatuko da. 10:00etan Argi soinua izanen da. 10:00etatik 14:00etara Haurrendako puzgarriak. 17:00etan mus txapelketa. Ondotik, berendua. 17:00etan amuarain bilketa ere eginen da errekan. Ondotik, amuarrain afaria. 20:00etatik 22:00etara eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.
Igandea hondar eguna
Uztailaren 27an, igandean izanen dute bestetako hondar eguna. 10:00etan Argi soinua izanen da. 12:00etan toka txapelketa. Eguerdian Zikiro Jatea. Ondotik AGERRALDE akordeolaria eta bertsolariak ariko dira. Ondotik sorpresa izanen da eta gaueko 21:00etan afaria.