Bisitari gehienak Nafarroatik eta Euskal Autonomi Erkidegotik heldu dira, baina Iparraldetik, Kataluniatik eta Madriletik ere bisitari aunitz etorri izan dira. Bisitari gehien etorri diren hilabeteak 2007ko abuztua (3.321 lagun) eta 2008ko maiatza (1.856 lagun) izan dira. Hala ere maiatzaren 21a, ostiral saindua, izan zen bisitari gehien (374 lagun) hurbildutako eguna. Orain, goi denboraldian, marka hau haustea espero da.
Bisitari gehienak Euskal Herrikoak
Bisitari gehienak Nafarroatik eta Euskal Autonomi Erkidegotik heldu dira, baina Iparraldetik, Kataluniatik eta Madriletik ere bisitari aunitz etorri izan dira. Bisitari gehien etorri diren hilabeteak 2007ko abuztua (3.321 lagun) eta 2008ko maiatza (1.856 lagun) izan dira. Hala ere maiatzaren 21a, ostiral saindua, izan zen bisitari gehien (374 lagun) hurbildutako eguna. Orain, goi denboraldian, marka hau haustea espero da.
Turismo eskaintzarentzat aurrerapausu garrantzitsua
Zugarramurdiko alkatea den, Jesus Agerrek balorazio positiboa egin du Sorginen Museoaren funtzionamenduari buruz: “2007an Museoaren irekierarekin aurrera pauso garrantzitsu bat egin zen Zugarramurdiko turismoaren eskaintzarentzat. Dudarik gabe lezeak dira herri honen erakargarri turistiko garrantzitsuena, baina aurrera begiratu, aldatu beharra dago eta eskaintza berriak proposatu behar dira turistek gehiago goza dezaten eta bueltatzeko arrazoia izan dezaten”. Museoa eta lezeak kudeatzen dituen Zugarramurdiko Garapena enpresaren arduradunentzat, lehenengo urtemuga hau momentu ona da atzera begiratu eta ez bakarrik baliabide turistiko honen funtzionamendua baloratzeko, baizik eta Zugarramurdiko dinamizazioan izan duen eragina ikusteko ere: “Museoa eragin kultural eta turistikoa duen produktu bat da, herri honetako memoria historikoan eragina duena eta horregatik herri honetako jendearekin identifikatzen dena”, dio Ainhoa Agirrek.
Kultur Etxea bihurtzeko intentzioa
Museoa ez zen lezeen bisita osatzeko bakarrik sortu, baizik eta Zugarramurdiko kultur etxea bihurtzeko intentzioarekin. Ekimen hau aurrera eramateko hainbat ekintza aurrera eraman dira bertan dagoen auditorioan edo sabaian: haurrentzako bideo emanaldiak, antzerkiak, ipuin kontalariak, kontzertuak (adibidez Berako musika eskolak eta Oiartzuneko Ibargain txistu taldeak emandakoa), eta izan diren zonaldeko hiru pintura erakusketak. Sorginaren Eguna, ekainaren 21ean ospatua, ekitaldi garrantzitsuena izan da, Zugarramurdiko udaletxeak, Akelarre Elkarteak eta Sorginen Museoak elkarlanean antolatu zutena. Ainhoa Aguirreren iritziz: “Sorginaren eguna eta egin diren ekintza guztiek erakusten dute Sorginen Museoaren eta Zugarramurdiko jendearen aldetik ilusioa dagoela, elkarlanean proposamen berriak aurrera eramateko, horrela herriko kultura dinamizatzeko”. Nahiz eta urtemugak poztasun handia eman, museoak proiektu asko ditu gerora begira. Garrantzitsuena sabaian sortu nahi den liburutegia da, sorginetan eta ekipamendu museografikoan garatu diren gai ezberdinetan espezializatua. Garatu nahi den bertze proiektu bat haurrentzako instalamendu honen egokitze pedagogikoa da, ikastetxe eta haur talde gehiago etortzeko helburuarekin.