N-121A errepideko lanen eraginez errepide mozketak izanen dira Endarlatsa eta Berrizaun inguruan

TTIPI TTAPA 2008ko uzt. 21a, 12:36

Uztailaren 21etik 25erako astean

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.

Endarlatsan, astearte eta asteazkenean

Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztuko da 70. kilometro inguruan asteartean, uztailaren 22an ordu laurden batez, 12:30etik 12:45era. Asteazkenean, uztailaren 23an, Gipuzkoa aldean eginen da leherketa eta bi orduz erabat itxiko da bidea 72. Kilometro inguruan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.

Berrizaunen, astelehenetik ortzegunera

Berrizaun inguruan ere, errepideko 56 eta 57 kilometroen artean, leherketak izanen dira egunerao astelehenetik ortzegunera, uztailaren 21etik 24ra. Horrek trafikoa erabat moztuaraziko du hogei minutuz, eguerdiko 12:00etatik 12:20era.

Txandakako bidea

Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!