Iberdrolak argi mozketa iragarri du Etxalarren astelehen arratsalderako

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 18a

Uztailaren 21ean 14:00etatik 18:30era etengo du hornidura

Iberdrola argindar enpresatik jakinarazi dutenez, Etxalarren heldu den astelehenean, uztailaren 21ean, argia kenduko dute arratsaldeko 14:00etatik 18:30era.

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko

Iberdrolak etxez etxe banatu duen orriaren arabera, beraien instalazioetan lanean ari dira, zerbitzuaren kalitatea hobetzen segitzeko. Horretarako, hornidura elektrikoa denboraldi baterako eten beharko dute. Dena den, lanak arratsaldeko 18:30ak baino lehenago bukatzen badira, zerbitzua berehala jarriko dute berriz, aldez aurretik abisurik eman gabe. Beraz, etxalartarrak jakinaren gainean daude, heldu den astelehen arratsaldean, lau ordu terdiz, ez dute argindarrik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun