Iturengo bestak ortziralean, uztailaren 18an abiatuko dira, arratseko 20:00etan botako den txupinazoarekin. Halere, haurrek aitzinetik ere izanen dute besta giroan murgiltzeko aukerarik, goizeko 11etatik 13:00etara eta aratsaldeko 16:00etatik 18:00etara haur jokoak izanen baitira plazan, tiragoma, piloten etxea eta bertze aunitz. Txupinazoaren ondotik Kalejira izanen da txistulari eta trikitilariekin eta Iturengo dantzariek saioa eskainiko dute. Gero, Txokolate-jatea izanen da plazan. Gauerditik goizaldeko 4etara dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
Pilota eta mus txapelketa larunbatean
Larunbatean, uztailaren 19an, goizeko 10:00etan Kalejira eginen da trikitilari eta txistulariekin.
12:30ean Herriko gazteen arteko pilota partidak jokatuko dira.
Arratsaldeko 17:00etan Mus txapelketa jokatuko da.
Arratseko 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.
Gauerdiko 0:30etik goizaldeko 4:30era dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.
Herriz herri txapelketako lehen jardunaldia igande arratsaldean
Igandean, uztailaren 20an, goizeko 10etan Kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin.
11:00etan Meza Nagusia izanen da eta ordu batean pilota partida:
Imanol Mitxelena eta Xabier Elizalde; Unai Madariaga eta Joseba Madariagaren kontra.
Arratsaldeko 18:00etan Herri Kirolak izanen dira, Nafarroako herriz-herri txapelketa hain zuzen.
Arratseko 20:00etatik 22:00etara eta gauerdiko 0:30etik goizaldeko 4:30era Dantzaldia izanen da GAUBELA taldearekin.
Herri bazkaria astelehenean
Astelehena, uztailaren 21a izanen da Iturengo besten hondar eguna. Goizero bezala, Kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. Ondotik, plater tiroketa herritarrentzat. Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria eginen da, Sustrai Kolina eta Igor Elortza bertsolarien animazioarekin. Ondotik, MIRIAM eta ARKAITZ trikitilariekin kalejira. Arratseko 20:00etatik 22:00etara eta gauerdiko 0:30etik 4:30era dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeolariarekin.