Uztail bukaera arte “Arbola zaharrak” izeneko argazki erakusketa zabalik dago Etxalarko Kultur Etxean. Nafarroako Arbola Zaharren Elkarteak eskainitako erakusketa ikusteko modua astegunez izanen da, astelehenetik ortziralera, goizeko 10:00etatik 13:30era.
Maiatzean solasaldia eta mendi ateraldia egin zen
Gogoratu behar da, joan den maiatzaren 25ean Etxalarren solasaldia eskaini zutela Nafarroako Arbola Zaharren Elkartekoek. Zuhaitz zaharren katalogazioa nola egiten duten eta ekologikoki duten balioaz solastuko ziren orduan. Zehazki, Arbola Zaharren Elkarteko Oscar Schwendtner-ek, “inausitako basoaren balizko erabilerak” solasaldia eskaini zuen. Hitzaldia akabatuta, Altxata ingurura mendi ateraldia egin zuten, teoria praktikan ikustera.
Orain, argazki bidez zuhaitz zaharrak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izanen da Etxalarko Kultur Etxean, hilabete bukaera arte.