Asteazken honetatik, uztailaren 16tik hasita bisita gidatuak eginen dira Leurtzako urtegietan barna, asteazken eta larunbatetan. Ordu bat eta erdiko iraupena dute eta abuztuaren 30a bitarte izanen da horretarako aukera. Helduek euro bat ordaindu behar dute, eta 14 urtetik behetikoek dohainik dute.
Informazio zerbitzua
Bertzalde, aipatu, Aste Santutik azaroaren 2a bitarte egunero zabalik dagoela informazio zerbitzua. Horrez gain, sua egiteko baimena ere eman du Nafarroako Gobernuak. Dena den, ez dago inongo guarda zerbitzurik, ez eta inongo ostalaritza zerbitzurik ere. Etxeko animaliak lotuak ibili behar dira.
Bi ibilbide aukeran
Leurtzako inguruetan barna bi ibilbide egiteko aukera ere eskainiko zaie nahi duten guztiei. SL-NA 7 Leurtza eta PR-NA 102 Leurtzako Basoa izenarekin hainbait paseo egiteko aukera dago. Gainera, 2007-2008 urteetan eta Nafarroako Mendi Federazioaren ekimenez, GR-12 Euskal Herriko Bidea eguneratu eta balizatu da. Beheko urtegia inguratuz bi kilometroko bidexka ere elbarrituentzako egokitua dago, baita komunak eta aparkalekuak ere.