Mari Jose Zelaieta elizondarra da Kanariar Uharteetako bidaiaren irabazlea

Aitor AROTZENA 2008ko uztailaren 15a

Mari Jose Zelaietak, Patxiku Irisarriren eskutik jaso zuen saria. TTIPI TTAPA

Hiri Hondakinak kudeatzen dituzten erakundeek egin dute zozketa

Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben.

Beartzungo Mari Jose Zelaieta sariduna

Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa. 8.722a izan zen zenbaki sariduna eta Elizondoko Beartzun auzoko Mari Jose Zelaieta Urrutia da sariduna. Astelehenean, uztailaren 14an hartu zuen saria, gustora, Mari Josek. Dagoeneko oporretan izana bada ere, gustora hartuko omen du iraileko bigarren oporraldi hau ere.

Lau urtetan sariduna agertzen den lehen aldia

Patxiku Irisarri, Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko presidenteak aipatu digunez, laugarren urtea da zotz egiten dutela, baina sariduna agertzen den lehenbiziko aldia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun