Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, uztailaren 14tik 18rako aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsa inguruan, astelehenean, uztailaren 14an egin zzen lehen mozketa Gipuzkoako aldean, 72. Kilometroan eta bi orduz itxi zen bidea, 12:00etatik 14:00etara.
Astearte eguerdian ordu laurden batez itxia
Asteartean, uztailaren 15ean, Nafarroa aldean eginen da leherketa, 70. Kilometro inguruan era ordu laurden barez itxiko da bidea, 12:30etik 12:45era.
Ortzegunean bi orduz
Ortzegunean, uztailaren 17an, azkenik, berriz ere Gipuzkoa aldeko 72. Kilometro inguruan eginen da leherketa eta bertze bi orduz itxiko da errepidea, 12:00etatik 14:00etara.
Berrizaunen ere
Bera eta Igantzi arteko zatian ere, Berrizaun parean leherketak izaten dira aste honetan. Zehazki, astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ortzegunean itxiko da bidea leherketak egiteko. Mozketa honek, N-121A errepidea Arantza eta Igantzirekin lotzen dituen NA-4020 errepideari ere eraginen dio, hau ere itxiko baita leherketak egiten diren bitartean.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.