Europako junior mailako eskubaloi txapelketan parte hartuko du Niko Mindegia doneztebarrak

ttipi-ttapa 2008ko uztailaren 14a

Niko Mindegia duela bi urte, Portland San Antonio taldeko kamixetarekin. TTIPI TTAPA

Errumanian jokatuko da uztailaren 23tik abuztuaren 4ra

Niko Mindegia, 19 urteko doneztebarrak Europako Txapelketa jokatuko du Junior Mailan. Niko Mindegia Doneztebeko Erreka taldean hasi zen eskubaloian. Gero, Portland San Antonio taldeak fitxatu zuen juvenil mailan. Gero, bigarren taldeko fitxa baldin bazuen ere, Asobal ligako eta Europako txapelketako partidu batzuetan parte hartu zuen. Azken denboraldian, Anaitasuna taldean utzia aritu da Mindegia.

Errumanian, uztailaren 23tik abuztuaren 4ra

Europako txapelketa Erumanian jokatuko da uztailaren 23tik abuztuaren 4ra. Espainiako selekzioa Chechu Villaldeak zuzentzen du, heldu den urtetik aintzinera Portland San Antonioren entrenatzaile izanen denak. Txapelketa hau jokatu baino lehenago Gijonen egon da kontzentratua Mindegia selekzioko bertze kideekin batera eta uztailaren 15tik 19ra Egipton Torneo bat jokatuko du. Duela bi urte, 17 urte zituenean, jubenil mailako Europako txapelketan ere parte hartu zuen Niko Mindegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun