Iberdrolak ohar bidez jakinarazi duenez, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko bere instalazioetan lanak eginen ditu heldu diren egunetan. Hau dela eta, zenbait tokitan argi mozketak egin behar izanen dituzte.
Uztailaren 12an, larunbatean, 9:00etatik 13:00etara Lesakako Frain auzoan eta Otsango industrialdeko zenbait tokitan argia kenduko da, eta 9:00etatik 14:00etara Fraineko bertze zenbait gunetan.
Beran 9:00etatik 14:00etara argindarra moztuko dute Suspela ttikin.
Baztanen ere argi mozketak eginen dituzte, baina kasu honetan, astelehenean, uztailaren 14an. Arraiozen, Egozkuen eta Zigan Auzkuen izanen dira, 9:00etatik 14:00etara.
Egun berean, astelehenean, Etxalarren ere argi mozketak eginen dira, Iñarretan eta Jauregietan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.