Ekologistak Martxan-ek hirugarren urtez estatu espainiarrean egin duen ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen erdiek baino gehiagok kutsatutako airea arnasten du. Espainia mailan, kopurua %53koa da eta Ingurumen Ministerioaren arabera, horrek 16.000 lagunen heriotza goiztiarra eragiten du. Nafarroaren kasuan, datu zehatzik eman ez badute ere, iruñearrak eta Nafarroa hegoaldekoak dira aire kutsatu gehien arnasten dutenak. Baina kutsadura hori mendialdera ere zabaldu daiteke zenbait momentuta.
Ozono partikulak dira Nafarroan kalterik haundienak eragiten dutenak. Aitzitik, Hego Euskal Herrian orokorrean, partikula esekiak dira gehien agertzen diren gai kutsatzaileenak. Nitrogeno dioxidoagatik ere sortutako kutsadura ere antzeman da zenbait lekutan.
Ikerketa honekin, jendea bizi kalitatea okerrera doala jabetzea nahi du Ekologistak Martxan-ek, eta osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzakeela konturatzea. Agintari politikoi zuzenduz, neurririk ez dela hartzen kritikatu du taldeak. Egoera aurreikusitako helburuetatik urruti dagoela eta administrazioaren utzikera ere salatu du Ekologistak Martxan taldeak.