Erreka Kirol Elkarteak Udako Kirol Eskola antolatu du zonaldeko haurrentzako

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 8a

Aurten ere hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute 6 urtetik goitiko neska-mutikoek TTIPI TTAPA

Izen ematea uztailaren 18an egin beharko da

Zortzigarren urtez segidan Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Udalaren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hilabete batez kirol jarduera desberdinak egiteko. Inguruko haur eta gazte aunitzek hartzen dute parte eta aurten ere interesatuak egonez gero, uztailaren 18an eman beharko da izena. 6 urtetik goitiko haurrei dago zuzendua eta uztailaren 18tik abuztuaren 14ra bitarte iraunen du.

Tarte horretan, astelehen, asteazken eta ortziralero hainbat kiroletan ibiltzeko aukera izanen dute neska-mutikoek. Kirol ekintzak Doneztebeko pilotalekuan eginen dituzte. Bi taldetan banatuko dira; lehendabiziko taldea 11:00etan hasiko da eta 12:00ak arte egonen da eta bigarrena 12:00etatik 13:00etara.

Ikastaroaren prezioa 33 eurokoa izanen da Errekako bazkide direnentzat, eta 36 eurokoa oraindik egin ez direnentzat. Aipatu bezala, izen ematea kirol eskola hasten den egun berean egin ahal izanen da, hau da, uztailaren 18an, 11:00etan pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun