Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, asteazkenean, uztailaren 9an, eta ortziralean, hilaren 11n, N-121A errepidea moztu eginen da, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Asteazkenean, Irun-Endarlatsa errepide zatia erabat moztuko da 72,750 eta 72,150 kilometroen artean. 12:00etatik 14:00etara bitartean eginen da leherketa. Horrez gain, ortziralean, 12:30etik 12:45era bitartean errepidea moztu eginen dute 69,759 eta 70,150 kilometroen artean.
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea.
Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.