Tttipittoenean bizi diren Rodzen jaun-andereek Urrezko Ezteiak ospatu dituzte duela guti. Rodzen jauna Aturbekoa da sortzez eta Senpererat ezkondu zen Cherchebruit-ko zubia altxatzen ari zelarik ezagutu baitzuen bere andrea izanen zena. Ttipittoenean bi alaba eta bortz haur ttiki dituzte, horietako hiru etxean berean hazi dituzte aitatxi eta amatxik. Goresmenak.