Informazioaren gunea turistentzat Saran

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

Turistentzako informazio tokia ezarri berri dute Herriko Etxearen arkupetan: infogunea. Horren bidez bisitariek begiratzen ahalko dute zer-nolako hotelak eta landetxeak dauden eskualdeko herrietan, baita logela librerik baduten ere. Zerbitzuan agertzeko hotel eta landetxeetako jabeek Novae enpresan izena eman behar dute 0559309178 telefono zenbakira deituz edo contact@novae-communication.com-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun