nbiziko aldiz Sorginaren Eguna; Udalak, Akelarre Elkarteak eta Sorginen Museoak elkarlanean, Nafarroako Rural Kutxaren laguntzaz antolatutako besta. Ekainaren 21ean egin zen eta kanpotik ikusiz arras egun polita izan zela erraten ahal da. Beheitiko karrika apaindurik zegoen –belarra lurrean, lan-tresna zaharrak etxeko ateetan…– eta egun guztian leizean gustura egoteko manerak eskaini ziren: ostatua, merkatua, ipuin kontalariak, txalaparta, bisita gidatuak, ikuskizunak, antzerkia… Eta ekainaren 21ean halako beroa egin zuenez, errekan sartuta egoteko aukera ere izan zen.
Horrek guztiak esfortzu eta lan haundia eskatu zuen, eta merezi du aipamen batzuk egitea. Eskoletako haurrek euren lanak erakusgai paratu zituzten; Beheitiko karrikako etxeek lan-tresnak eskaini zituzten; 14 urtetik hasi eta 73 urte bitarteko 80 herritarrek lan egin zuten egun horretarako antolatuak ziren lan-txanda diferenteetan. Apiriletik hasi eta ia-ia ortziralero 8-10 lagun bildu ziren besta hau antolatzeko.
1.200 lagun sartu ziren leizeetara eta 100 laguni eskaini zitzaien leizeko bisita gidatua. Hitzaldietan, batez-bertze, 40 lagunek parte hartu zuten.
Ekainaren 27an antolatzaileak balorazio bat egiteko bilera egin zuten. Orokorrean kontent agertu ziren, eta gauza batzuk hobetuz, heldu den urtean ere besta hau berriz antolatzen segitzeko asmoa erakutsi zuten.