Espainiar estatu osoan eta Nafarroan goiti egin badu ere, azken lau hilabetetako beheitiko joera mantendu du langabeziak eskualdean eta zertxobait beheiti egin du, %1,52. Ekain hondarrean 582 langabetu ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, maiatz hondarrean baino 9 guttiago. Doneztebeko Bulegoaren bitartez 427 kontratu egin ziren apirilean, baina horietatik 49 bakarrik ziren mugagabekoak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtetik goitiko emakumeak dira langabezia gehien jasaten dutenak, eta gainera, langabeziak goiti egin du adin horretan. 320 dira langabezian daudenak eskualdean, maiatzean baino 7 gehiago.