Aitatxi eta Amatxien Eguna abuztuaren 7an eginen da

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

Uztailaren 2an egindako omenaldien ondotik, Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak Aitatxi eta Amatxien Eguna antolatu du heldu den abuztuaren 7rako. Aralarren eta Gorraizen eginen da eta horren harira, egun osoko egitaraua antolatu dute: 11:30ean meza izanen da Aralarko Santutegian. 14:00etan bazkaria eginen dute Gorraizko Gazteluko jantokia. Bazkalondoan, aitatxi eta amatxi bakoitzari oparitxo bana emanen zaio. 17:00etatik 19:30era bitartean dantzaldia izanen dute eta segidan etxerako bidea hartuko dute. Izena emateko epea uztailaren 5ean bukatu zen, baina aipatu, egun osorako prezioa 40 eurokoa dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun