Maiatzeko loreak Oitzen

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

Urteroko hitzordua egin zuten iragan maiatzaren 1ean Oitzeko ostatuan. Aurten ere 17 emakume bildu ziren urteko kontuak elkarri errateko. Denak ere Oizko alabak, gehienak beren bizimodua Oitzetik kanpo egiten dutenak. Hala ere, herriarekin etengabeko harremana dute denek ere. Urteroko ohitura dute argazki bat denak batera ateratzeko, eta aurtengo honetan Oitzeko eliza atarira joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun