Hiri hondakinen egutegiaren zozketako zenbakiak jakinarazi dituzte

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

Baztan, Bortziriak eta Malerrekan urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa. Hiru zenbaki atera dira: 8.722; 4.866; 9.002. Saritua zenbaki bakarra da, eta lehendabizikoa agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, eta bertzela, hirugarrenak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da 948 635254 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun