Malerrekako Agenda 21eko lantaldeak prozesuak eman duen azken fruitua aurkeztu du: Malerrekako errealitatearen osoko Analisi-Diagnosi txostena. Joan den ekainaren 18an aurkeztu zuten prozesuaren koordinazioa daraman Batzordean.
Azken 10 hilabeteotan hainbat bilera, elkarrizketa, datu bilketa eta abar egin dituzte Terra-Prometeako lankideek, eta guzti horien azterketa eta balorazioaren ondotik lortutako txostena da berriki kaleratu dutena. Hori izanen da, gainera, Agenda 21aren bigarren faserako oinarria. Hortik abiatuta eginen baita eskualde mailan atzemandako sendotasun eta hobetze-arlo nagusienei erantzuna emanez Ekintza Plana –bigarren faseko emaitza izanenden dokumentua–. Aurkeztu berri duten txostenaren aleak Malerrekako 13 Udaletan eta Mankomunitate eta Cederna-Garalurren egoitzan kontsulta daitezke.