Joan den ekainaren 24an, Andoaingo plazan bigarren urtez jarraian irabazi zuen Euskal Herriko Gazte Mailako Txapelketa Ander Erasunek. Gainera, Anderrek azken zazpi urteotako markarik onena egin zuen. Joan den urtean ere berak egin zuen (10:37) eta aurten 14 segundorekin hobetu du (10:23). Zorionak!
Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa
Ander Erasun bikain betetzen ari da bere lana eta ekainaren 28an Eulaten jokatutako Nafarroako Bigarren Mailako aizkolari txapelketaren kanporaketan, 8 minutu eta 57 segundorekin garaipena lortu zuen. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu behar zuten eta bigarren sailkatu zen Luis Mari Belarrari zortzi segundo atera zizkion.