Ekainaren 22an jokatu zen Doneztebeko XXX. Herri Krosa. Arrakasta haundia izan zuen, eta horren lekuko dira parte hartu zuten 170 lasterkariak. Aurrebenjamin mailan, nesketan, Andrea Bakeriza izan zen bizkorrena eta mutikoetan Aimar Jabalera. Benjamin mailan, nesketan, Olatz Mitxelena izan zen garailea eta mutikoetan Beñat Lazkano. Alebinetan, nesketan, Leire Gomez izan zen lehena eta mutikoetan Mikel Retegi nagusitu zen. Infantiletan, nesketan, Iranzu Korta izan zen lehena. Mutikoetan, berriz, Fermin Estanga helmugaratu zen lehena. Kategori nagusian lehendabiziko aldiz parte hartu zuen Gontzal Sanzek irabazi zuen; bigarren Rafa Maritxalar lesakarra izan zen, eta hirugarren Patxi Orofino. Lehendabiziko doneztebarra Xanti San Miguel izan zen. Nesketan garailea Rosi Talavera izan zen, bigarrena Rosa Orofino eta hirugarrena eta lehendabiziko doneztebarra Ana Zelaieta. Jubenil nesketan Ainara Mariezkurrena izan zen garaile. Mutiletan, ordea, ez zen inor aurkeztu. Kadete mailan, mutikoetan Irail Zestau izan zen bizkorrena eta nesketan Ane Mutuberria nagusitu zen. Bertzalde, aipatu, Errekako Zuzendaritza Batzordeak omenaldi ttiki bat egin nahi izan zion Manolo Otero —herriko atletismoaren bultzatzailea– eta Joxerra Aldaberi —atleta mitikoa Donezteben—.