Eduardo Oiartzabal zinegotziak botatako suziriarekin abiatu ziren aurtengo San Pedro bestak. Horrela hasi zituzten doneztebarrek bortz egunez iraun zuten bestak. Tarte horretan kirola, musika, dantzak, jokuak, su artifizialak, gaztelu puzgarriak, erraldoiak... Denetariko ekitaldiekin gozatu zuten herritarrek eta kanpokoek. Ekainaren 28an, erraldoien eta buruhaundien topaketa egin zen. Dena den, eskualdeko lehen topaleku haundia bilakatzekoa zena, azkenean, herriko, Etxalarko eta Elizondokoena baino ez zen izan. San Pedro Egunean, banderaren dantzaz gain, Trapatan eta tradizioko bertze dantzak ikusteko aukera izan zen eliza atarian. Astelehenarekin, Gazte Burrunbaren eta Ttikien Eguna izan zen, eta asteartean, heldu den urterarte agurtu zituzten bestak.