Expo Zaragozara bidaia

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

Uztailaren 25erako Nafarroako Rural Kutxak bidaia antolatu du Expo Zaragozara. Doneztebeko Bulegoak antolatu badu ere, Sunbillako bulegoan ere eman daiteke izena. Bidaiaren balioa 50 eurokoa da, joan etorriko autobusa eta Exporako sarrerak barne. Autobusa 7:30ean aterako da Doneztebetik eta itzulera 00:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun