Saharako 11 haurrek gure herrietan pasatuko dute uda

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

Saharatik haurrak ekartzeko egindako zozketako zenbaki sarituak jakinarazi dira

Azken urteotan bezala, bisitan ditugu aurten ere Saharako haurrak. Guztira 11 etorri da eta Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Leitzaldean pasatuko dute uda. Ekainaren 17an etorri ziren eta abuztuaren 16an hartuko dute etxerako bidea.

Euren herrian jaso ezin dituzten zerbitzuak eskaintzea, eta bide batez, Saharako herriaren egoera zein den ezagutaraztea da Saharar Herriaren Elkartasuna Taldearen helburu nagusia eta horregatik ekartzen dituzte haurrak urtero.

Zenbaki sarituak

Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak aurtengo udan eskualdera Saharako haurrak ekartzeko laguntza lortu asmoz, zozketa ere egin ohi du. Aurtengoa, ekainaren 23an egin zen. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako afaria edo bazkaria izanen du eskualdeko jatetxe batzuetan. Hauexek dira zenbaki sarituak eta dagokion jatetxea:

Leitzan Harakindegia jatetxean 1.401 zenbakia; Sagasti jatetxean saldua 2.507; Erreka sagardotegian 3.380; Hiruso ostatuan 3.103; Musunzahar jatetxean 1.268; Beatrizenea jatetxean 1.765.

Malerrekan sei izan dira zanbaki sarituak: Iturenen Herriko Ostatuan 1.794 zenbakia; Altxunea erretegian 3.302; Oitzko Ostatuan 1.251; Beintza-Labaiengo ostatuan 1.615. Donezteben Belarra jatetxean 1.634; Donamariako Bentako 3.073.

Bortzirietan, lau saritu atera dira. Lesakako Koxkonta jatetxean 1.582; Etxalarren, Herriko Ostatuan 1.230; Elutsa ostatuan 3.202; Igantziko La Villa jatetxean 3204.

Baztanera hamar sari joan dira: Arizkunen, Uxoa Okindegian 3.036; Ordoki Likorerian 3.199. Elizondoko Galarza jatetxean 2.028; Kortarixar jatetxeko 1.564; Eskisaroi jatetxean 1.154; Itzalargikobordan 2.440; Elbeteko ostatuan 1.216; Oñaska jatetxean 1.214. Oronoz-Mugairiko Pierresenea jatetxean 1.728; Gartzaingo Fransene ostatuan azkena, 1.743.

Saria eskuratzeko bi hilabeteko epea izanen dute sarituek eta jatetxera joan baino lehen deitzea komeni da. Saridunaren txartela otordua egin aitzinetik erakutsi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun