Etxalarko Bekolanda, indartzen ari den auzoa

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

Sanjuan suak dira adibiderik garbiena. Bekolanda auzoak geroz eta indar handiagoa hartzen ari du Etxalarren azken urteotan. Aspalditik Murdene gainean egiten bazen ere, aurten urteko egunik luzeena, Sanjuan bezpera, Bekolanda auzoan ospatu zen. Haurrek etxez etxe bildutako puskak eta hondarrak hantxe erre ziren, besta ttiki baten aitzakian. Batzuk kantari, bertzeak saltoka, ospakizun polita izan zen. Baina Sanjuan suena adibide bat bertzerik ez da, duela urte batzuk indarberritzen hasi zen auzo honek herrian duen presentzia erakusten duena. Gero eta jende gehiago bizi da Bekolandan, etxe berri aunitz egiten ari dira, Eguberrietako eta herriko bestetako kalejirak handik pasatzen dira, herriko nahiz kanpoko jendeak bizitokia han hartu du, eta oraindik gehiago handituko da, hainbat bizitza egiten ari baitira . Etxe eder eta paraje politengatik ezagutu daitekeen auzoa herriko bizia indartzen ari da, bertakoen eta kanpokoen mesedetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun