Joan den uztailaren 5ean, larunbata, ireki zituen ateak herriko igerilekuak. Apirilaz geroztik udaletxea igerilekuko sorosleak kontratatzeko nahian ibili da. Horretarako lehenik, igerilekuak hartzeko sorosleak behar zirela adierazten zuen deialdia atera zuen. Baina deialdi honetan ez zuen inork izenik eman. Geroztik, hainbat enpresa eta jenderekin kontaktuan jarri eta gero, berako Gorka Zurbanok bere burua aurkeztu du eginkizun horretarako. Beraz, berandu bada ere, azkenean igerilekuak bere ateak ireki ditu haur eta helduei udako beroak freskatzen laguntzeko.
Puzgarriak igerilekuan
Bertze urte batez Udalak haurren gozamenerako puzgarriak ekarriko ditu igerilekura datorren larunbatean, hau da, uztailaren 19an. Puzgarriak 15:00etatik 19:00ak arte izanen dira. Ea eguraldiak laguntzen duen.