Hamabigarren urtez Eraiki dantza taldeak Bidasoaldeko jaialdia antolatu du, eta aldi honetan gure herrira ekarri du. Aurten ere gure artean hain arrakasta handia duen ekitaldi honetaz gozatzeko aukera izanen dugu. Uztailaren 27an, igandea, izanen da, 12:30ak aldera. Urtero herrialde desberdinetako dantza taldeak ekartzen saiatzen dira eta aurtengoan Argentina eta Poloniako bi talde etorriko dira beraien dantzatzeko ohiturak erakusteko.