Zalain Transformadosen hauteskunde sindikalak

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

ELA sindikatuak berriz ere irabazi egin ditu ekainaren 23an Zalain Transformados lantegian egindako hauteskunde sindikalak. 345 lagunek lan egiten dute gaur egun lantegi honetan.

%92,17ko parte-hartzearekin, ELAk 98 boto eskuratu zituen, %31,41, eta lau ordezkari. Bigarren sindikatua LAB izan zen; 92 boto eta lau ordezkari izanen ditu. 65 botorekin eta hiru ordezkariarekin UGT da hurrengoa; eta 32 boto eta ordezkari bakarrarekin CCOO. Cofederacion de Cuadrosek 25 boto eta ordezkari bakarra eskuratu du.

ELAk bere eskerrak eman nahi dizkie bertze behin konfidantza erakutsi duten langile guztiei. Zalainen lan egiten duten pertsonak ordezkatzeko aukeratu baikaituzue.

ELA sindikatua

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun