Euskal emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dugu. Sistema patriarkalak ezarritako mugek emakumeok egoera antidemodratiko batean biltzera garamatzate. Egoera honi buelta ematea herritar guztion ardura da eta eragile politiko zein sozialek asko daukagu egiteko. Lan munduan rol tradizionalek jarraitzen dute eta oraindik egon badaude emakumeoi gutxiago ordaintzen diguten enpresak. Mota guztietako erasoak jasaten ditugu, fisiko zein psikikoak, eta zer esan honen ondorioz dauden hilketetaz; hori ez al da terrorismoa?
Asko daukagu esan eta egiteko baina gaurkoan jai eta kultur arloan jasaten ditugun diskriminazioetan murgilduko gara.
Baztanen esaterako, aurreko udan herri batzuetako bestetan mutil dantzen inguruan gertatutako ekintza baztertzaileak salatu nahi ditugu. Emakumeok herrietako ekitaldi publiko eta kultural guztietan parte hartzeko eskubidea bermatzea aldarrikatzen dugu. Herriak herriarentzat ordaindutako eta antolatutako ekitaldietan diskriminazioak ez du tokirik, guztiona den gaur egungo jendartean. Aldi berean, Baztango Udalari eskubideen errespetuen bermaketan duen lana bete dezan eskatzen diogu.
Euskal emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu, emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz, elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak izatea behar dugu. Parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu.
Jai parekideen aldeko lana eta inplikazioa kompromisoetan bihurtzeko ordua da.
Gora borroka feminista! Eraso sexistarik ez!
Jaione Irisarri, Bilgune Feminista