Etxalarko Eusko Alkartasunak, Arrakoizko industrialdeko hitzarmenaren inguruko iritzia karrikaratu du. Etxalarko Udalak jabearekin sinatutako hitzarmenaren kontra bozkatu du EAk eta bertze aldetik, ez du inguru horretako planaren aldaketarako bozketan parte hartu.
«Dirulaguntzak lortzeko gestio serioak»
Etxalarko Eusko Alkartasuna beti Arrakoitz zonalde industriala bihurtzearen alde agertu da, eta helburu hori lortzeko aitzinera eraman diren ekimen guztiak bultzatu dituela azpimarratu nahi izan du.. Modu berean, Etxalarko Udalak dirulaguntzak lortzeko Nafarroako Gobernuarekin gestio serioak egin ditzan defendatu izan du EAk, guztia sustatzaile pribatuaren esku ez uzteko. Horregatik, Etxalarko EAk ez du onartzen ezta ulertzen ere Etxalarko Udalak Arrakoitz zonaldearen errekalifikazioak eta hitzarmenak sortu izan duten tramitazio gastuen ardura hartu izanak. “Onuraduna batez ere sustatzaile pribatu bat izanez gero, ez dugu ulertzen ezta onartzen ere orduan gastuak Udalak bere gain artesa” diote EAtik.
«Presaka onartutako hitzarmena»
Hilabetetan geldirik egon eta gero, Herri Taldeak presaka lursaileko jabeekin hitzarmen borradore bat aurkeztu duela dio EAk, eta ezin du hau onartu inola ere ez. “Argi dugu borondatea izanik, Udalak sustatzaile pribatuarekin negoziatu ahal duela, Etxalarko herriarentzat kontraprestazio garrantzitsuak lortuz”.
Planaren behin behinko onarpena ez du bozkatu
Eusko Alkartasunak Planaren behin behineko onarpena ez du bozkatu, baina ez du kontra egin. Eta ez dute bozkatu Planean aurkeztutako dokumentazioak ez zuelako akats guztiak zuzendu direla adierazten duen beharrezko arkitektuen txostena.