Igandean Orokieta eta Saldias artean desagertu zen gizonezkoaren bila dabiltza oraindik ere. Joaquin Gastearena Erice 78 urteko iruñearra da, baina Eratsunen eta Saldiasen udal idazkari gisara lan egindakoa da. Mendi buelta egitera joan zen hara.
Gorostieta mendian aunitz ibilitakoa
Saldiasko Gorostieta mendian ibiltzen da aunitz, haren emazteak dioenez eta horregatik ortzegunean, Peugeot 205 markako autoan joan zen hara, eta Orokieta eta Saldias lotzen dituen NA-4114 errepidean utzi zuen aparkatuta.
Bilaketa lanak
Astelehenean aurkitu zuten autoa, eta Guardia Zibilak, suhiltzaileek eta foruzainek, herritarren laguntzarekin, gizonezkoaren bila segitzen dute Saldias eta Eratsun inguruko mendietan, laugarren egunez.