Baztan-Errekako hogeita bederatzigarren laxoa txapelketa azken txanpan sartua da eta aste hondar honetan, final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dira. Honela, larunbatean, uztailaren 4an, arratsaldeko 16:00etan Doneztebe B eta Doneztebe Aren arteko partida jokatuko da Donezteben. Arratsaldeko 17:00etan, Oitzen, Oitz B eta Irurita Aren arteko partida jokatuko da eta arratsaldeko 18:00etan, Donezteben, Doneztebe D eta Oitz A nor baino nor ariko dira. Igandean, uztailaren 5ean, Elizondoko plazan Arraioz A eta Irurita Bren arteko norgehiagoka jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera.