Kanariar Uharteetako bidaia zozketatu dute Hiri-Hondakin Mankomunitateek

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 2a

Egutegiek zenbaki bana zuten eta 8.722a izan da zenbaki saritua

Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa. Hiru zenbaki atera dira: 8.722; 4.866; 9.002. Saritua zenbaki bakarra da, 8.722a, eta lehendabiziko zenbaki hori agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, 4.866ak eta bertzela, hirugarrenak, 9.002ak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko 948 635254 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun