Ekainaren 25ean inauguratu zen Arbizun Ibilgailuen Azterketa Teknikorako ITV estazio berria. Aurkezpen ekitaldian aipatu zenez, heldu den urterako gisa honetako estazio bat izanen dugu Baztan-Bidasoaldean ere. 2009ko abendurako zabalik izanen litzateke, Oronoz-Mugairin seguruenik eta bertzenaz, Narbarte, Legasa edo Donezteben.
Gaur egun sei estazio daude Nafarrian
Tüv Reheinland Navarra SA da Nafarroan ITV zerbitzua eskaintzen duen bi enpresetako bat. 2007ko abenduan hitzarmena sinatu zuen Nafarroako Gobernuarekin, urte terdi lehenago hartutako akordioa eguneratuz. Barranka eta Baztan-Bidasoaldera zerbitzua hedatzea proposatzen zen hitzarmen honetan eta hori beteko omen da heldu den urte hondarrerako. Gaur egun sei ITV estazio daude Nafarroan: Iruña, Noain, Azkoien, Tutera, Lizarra eta orain Arbizukoa.