Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, kasik egunero erabat moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsan asteazkenean eta ortzegunean
Endarlatsa inguruan, asteazkenean, uztailaren 2an eta ortzegunean, uztailaren 3an moztuko da. Asteazkenean, Nafarroako aldean eginen da leherketa, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean eta ordu laurden batez, 12:30etik 12:45era itxiko da errepidea. Ortzegunean, Gipuzkoa aldean eginen da leherketa, 72,150 eta 72,750 kilometroen artean eta bi orduz itxiko da bidea, 12etatik 14:00etara.
Berrizaunen astearte, asteazken eta ortziralean
Errepide berean, baina Berrizaun inguruan, Igantziko bentetan, hogei minutuko mozketak egiten ari dira aste osoan, 14:00etatik 14:20era. Zehazki astelehenean egin zen lehena eta asteartean, uztailak 1, asteazkenean, uztailak 2 eta ortziralean, uztailak 4, moztuko da bidea. Errepide mozketa honek, Berrizaundik Arantza eta Igantzi aldera doan NA-4020 errepideari ere eraginen dio.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.