Aitatxi-amatxien Eguna abuztuaren 7an ospatuko du Arkupeak elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 30a

Izen ematea uztailaren 5a baino lehen egin behar da

Abuztuaren 7an, aitatxi eta amatxien egun handia ospatuko du Arkupeak erretiratuen elkarteak Aralarren eta Gorraizen. Oraindik ospakizunerako hilabete luze gelditzen baldin bada ere, bertan izen emateko epea zabalik dago ekainaren 28tik uztailaren 5era eta egun osoaren prezioa, 40 eurokoa da. Izenak eman ondotik, autobusen irteera ordutegiak zehaztuko dira.

Meza eta bazkaria

Dena den, aipatzen ahal da goizeko 11:30ean Meza Saindua izanen dela Aralarko Santutegian eta eguerdiko ordubietan, bazkaria Gorraizko Gazteluko jantokian. Honelako ospakizunetan ohikoa denez, bazkariko menua aski berezia izanen da: terrina eta tostada dastaketa, Gorraizko fritu ezberdinak, barazki eta perretxiko moussea, Perigourdin krema, donostiar erasko txangurro vol-au-vent-a, bildots errea entsaladarekin eta etxeko postrea. Dena kaba, ura, Señorio de Sarriako ardoa, kafea eta likore arruntarekin bustia.

Opariak eta dantzaldia

Bazkaldu ondotik, aitatxi eta amatxi bakoitzari oparitxo bana emanen zaio. Arratsaldeko 17:00etatik 19:30era dantzaldia izanen da eta ondotik etxerantz abiatuko dira autobusak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun