Bentetako lan prekaritatea salatu du LABek

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 27a

Elkarretaratzeak egin ditu ortziral goizean Ibardin, Dantxarinea eta Arnegi-Luzaiden

LABek kontzentrazioak burutu ditu ortziral goiz honetan, ekainak 27, 1Dantxarinean, Ibardin eta Arnegi-Luzaiden dauden benten aitzinean, merkataritza gune horietan ematen den prekarietatea salatzeko. LAB sindikatuaren ustez, hain ezagunak eta bisitatuak izaten diren merkataritza gune hauetan, batez ere uda garaian, langileen lan baldintzak ez dira batere onargarriak. Kontratazio motak, gehiegizko lan orduak, langileekiko errespetu falta, lan eskubideen zapalketa eta bertze zenbait gorabehera gertatzen direla salatu du LABek.

Adierazpenak

Dantxarinean burututako kontzentrazioan LABeko arduradunek egoera honen berri eman diete komunikabideei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun