“El Pais del Bidasoa” zesta-punta txapelketa jokatuko da asteburuan

ttipi-ttapa 2008ko ekainaren 26a

Global Jai Alai zirkuitua aurkeztu zuten ekainaren 21ean Bertizko Partzuegoan. TTIPI TTAPA

Larunbatean kanporaketak eginen dira Lesakan eta igandean finalak Elizondon

Eskuzko pilota, laxoa, erremontea edo pala ezagunak dira gure eskualdean. Ez hainbertze zesta punta, nahiz eta Oronoz-Mugairin zesta punta eskola izan. Halere, azken urteetan ezagutzera ematen ari da pilota modalitate hori ere. Ildo horretatik, aste hondar honetan jokatuko den El Pais del Bidasoa zesta-puntako bosgarren edizioko pilotatokiak eta ordutegiak zehaztutak daude dagoenekoz.

Lesakan kanporaketak larunbat goiz eta arratsaldez

Lesakako fontoian, hain zuzen, larunbatean, ekainaren 28an goizeko 11etan txapelketako kanporaketak hasiko dira. Osotara 5 partida jokatuko dira, 2 goizean eta bertze 3 arratsaldean. Goizeko 11etan lehenbiziko partida Noaingo Bailo I.ak Arkaitz Izagirre gipuzkoarraren kontra jokatuko du. Bigarren partidan, Noaingo Iturbide, Ibon Yerobi gipuzkoarraren kontra ariko da. Arratsaldeko 17etatik aitzinera bertze hiru partiad jokatuko dira Lesakako frontoian. Euskal jai Alai taldeko Eneko Gamarra, Oskar del Rio gasteiztarraren kontra jokatuko du lehenik. Gero, Markinako Iosu Arrieta, Joseba Zuloaga donostiarraren kontra ariko da eta azken partidan, Gernikako Barandika eta Gasteizko Eki Allo izanen dira aurrez aurre.

Igande eguerdian kiniela Elizondon

Igande eguerdian berriz, finalera pasatzen diren 5 pilotarietako 25 tantoetarako kiniela single erarako bat jokatuko da Elizondon. Ondoren sarien banaketa eta bazkaria izanen dira.

Global Jai Alai

Bertze aldetik, udako denboraldiaren atarian egonda, Euskal Jai Alaiek urteko Global Jai Alai zirkuitoan parte hartuko duten pilotariak aurkeztu zituen ekainaren 21ean, larunbatean, arratsaldeko 5etatik aitzinera, Bertizko Partzuergo Turistikoan. Bira honen barrenean, jokatuko duten 20 pilotariendako sailkatzeko ranking bat ezartzen da. Aritzeko sistema kinieletako erakustaldietan puntua daiteke eta hainbat herrik parte hartuko dute, besteak beste Irurtzun, Izaba, Oion, Murgia, Otxagabia, Villatuerta, Bera, Zornotza...

30 jaialdi

Osotara eta urtean zehar 30 jaialdi antolatzeko asmoa du Euskal Jai Alaiek eta arituko diren pilotariak honako hauek izanen dira: Aldekoa, Urrejola, Onaindia I, Onaindia II, Lizasoain, Peio Franko, Iturraxpe, Landa, Lakontxa, Txelis I, Mantas, Iturrino II, Barkos II, Gamarra III, Pedro Lazkano, Urbieta… Hoietako batzuk ere, udako txapelketa ofizialetan zein ez-ofizialetan ere parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun