Malerrekako Agenda 21eko lantaldeak prozesuak eman duen azken fruitua aurkeztu du: izan ere pasa den ekainaren 18an prozesuaren koordinazioa daraman Batzordean aurkeztu zuten "Malerrekako errealitatearen osoko Analisi-Diagnosi txostena."
Hamar hilabeteko bileren ondorio
Jakina denez, azken 10 hilabetetan hainbat bilera, elkarrizketa, datu bilketa eta bertz lan egin ditu Agenda 21 prozesua sustatzen duen Terra-Prometea lan taldeak, eta guzti hoien azterketa eta balorazioaren ondotik lortutako txostena da orain aurkeztu dutena. Hau izanen da, gainera, Agenda 21aren bigarren faserako oinarria: hain zuzen ere eskualde mailan atzemandako sendotasun eta hobetze-arlo nagusienei erantzun emanez saiatuko baitira Malerrekarako Ekintza Plana (bigarren faseko emaitza izango den dokumentua) guztien artean prestatzen. Ekintza plan hau bigarren faseko emaitza izanen da.
Udaletxetan, Mankomunitatean eta Cedernan ikusgai
Interesa duen guziak, aurkeztu berri den txostenaren aleak Malerrekako 13 Udaletan eta Mankomunitate eta Cederna-Garalurren egoitzan kontsultatu daitezke.