Doneztebeko bestak ekainaren 27tik uztailaren 1era ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko ekainaren 26a

Igandean, egun handian, dantzariek beraien saioa eskainiko dute. TTIPI TTAPA

Larunbat goizean erraldoien bilkura eginen da

Ortziral honetan, ekainaren 27an, arratseko 20etan botako den altxaferuarekin abiatuko dira Doneztebeko San Pedro bestak.
Segidan, CORCOR txarangarekin eta txistulariekin kalejira eginen da. Ondotik zopa-afaria eskainiko da Doneztebeko zenbait establezimenduetan.
Gaueko 23:30ean Gazte Burrunbak antolatutako kontzertua izanen da Doneztebeko ERRUGABE, Elizondoko OCULTO, D.J. LUISMI eta Tolosako ANESTESIA taldekin.

Larunbatean, erraldoien bilkura

Larunbatean, ekainaren 28an, goizeko 9etan Diana izanen da CORCOR txarangarekin.
10etan Tren txu-txua ibiliko da herri osoan eta puzgarriak izanen dira igerilekuan.
11etan Erraldoiak bilduko dira elizaren atarian eta herri osoan ibili eta gero, Bearzana pilotalekuan bukatuko dute.
Arratsaldeko 18etan aizkora apustua jokatuko da Bearzana pilotalekuan.
Arratsaldeko 19etan CAPOEIRA ikusgai izanen da Santa Luzia plazan.
Arratseko 20etatik 22etara eta goizaldeko 1etatik 4:30era dantzaldia izanen da Santa Luzia plazan JALISKO BAND orkestraren eskutik.
Tartean, gaueko 22:30ean ZEZEN-SUZKOA izanen da Bearzana pilotalekuan.

Igandean, San Pedro egun handia

Igandean, ekainaren 29an, San Pedro Egun handia ospatuko dute Donezteben.
Goizeko 9etan Diana joko du CORCOR txarangak.
11etan Meza Nagusia izanen da San Pedro Apostoluaren omenez Mendi abesbatzak giroturik honako errepertorio honekin: Eslavaren “Tu es Petrus” eta Irigoyenen “Agur Doneztebe”. Ondotik, bandera astintzea, Trapatan eta bertze tradiziozko dantza batzuk dantzarien eta txistularien eskutik.
Gero, erraldoien eta buruhaundien irteera eginen da txistularien bandak lagundurik.
Segidan, udaletxearen azpialdean aperitiboa eskainiko da.
Arratsaldeko 17etan erremontea ikusgai izanen da frontoian Doneztebeko eskolako erremontelari gazteen eta herriko profesionalen eskutik.
Arratseko 20etatik 22etara eta gauerdiko 0:30etik 3:30era dantzaldia izanen da LAIOTZ orkestaren eskutik. Tartean, gaueko 22:30ean, su artifizialak botako dira.

Astelehena, Gazte Burrunbaren eta ttikien eguna

Astelehenean, ekainaren 30ean, gazte burrunbaren eta txikien eguna ospatuko da.
Egitarau ofizialari dagokionez, 9etan Diana CORCOR txarangarekin eta 11etan plater-tiroketa izanen da Ehiztarien elkarteak antolaturik.
Ordu berean, Herriko Etxean Udaletxe Txikiari harrera eginen zaio. Segidan alkateak eta zinegotziek altxaferoa botako dute.
11:30ean Udalbatza txikia buru duen Meza izanen da. Bertan, erraldoiak, buruhandiak eta txistulariak egonen dira. Tradiziozko dantzak ere izanen dira dantzarien eta txistularien eskutik.
Eguerdiko 14:30ean bazkaria izanen da Udaletxe Txikiaren hautaketan parte hartu duten haurrentzat.
Arratsaldeko 5etan haurrentzako karts eta puzgarriak izanen dira Bearzana pilotalekuan.
Arratseko 20etan Udaletxe Txikiak boterea itzuliko dio Herriko Etxeari, eta egun horretako oroigarri bezala diplomak emanen zaizkio Udalbatza Txikiari.
Arratsean eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da GAUBELA orkestaren eskutik.
Gazte Burrunba elkartearen egitarauari dagokionez, goizeko 10etan salsa eta pintxoak izanen dituzte. 11etan Ginkana gazteen eskutik eta 14:30ean gazteen bazkaria.
Arratsaldean trikipoteoa ere izanen da.

Asteartea, hondar eguna

Uztailaren 1a, asteartea, izanen da Doneztebeko San Pedro bestetako azken eguna.
Goizeko 9etan diana joko du Corcor txarangak.
11etan Gorriti eta bere animalien ekitaldia izanen da eta ordu berean mus txapelketa.
14etan herri bazkaria izanen da.
Arratseko 20etatik 23etara Modesto eta bere akordeoiak girotuko dituzte bestetako azken orduak.
Gaueko 22etan txistorrada izanen da Santa Luzia plazan eta gaueko 23etan Gaixoa ni eta besten akabaila Corcor txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun