XVIII. Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak jokatu ziren ekainaren 22an

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 25a

Martin Begino omendu zuen Txaruta elkarteak

Ekainaren 22an jokatu ziren Doneztebeko udal pilotalekuan Josetxo Ezkurraren omenez antolatutako XVIII. pilota txapelketako finalak. Aurten gainera, Txaruta Pilota Elkarteak omenaldia eskaini zion hainbertze urtetan taldean lanean aritutako Martin Beginori. Oroigarria eskaini zioten eta Piedad bere emazteari, lore-xorta.

230 pilotarik parte hartu dute

Ttikien mailatik hasita gazteen maila bitarte 230 pilotarik parte hartu dute aurten txapelketa honetan: 12 pilotarik ttikien mailan; 52k umeetan; 68k kimuetan; 24k haurretan; 40k kadeteetan eta 24k gazteen kategorian.

Emaitzak

Ttikien B mailan, Berako Oier Larretxea eta Xiker Lizardik 18 eta 14 irabazi zuten Ibai Merino eta Kaiet Juanena elizondarraren kontra.
Umeen B mailan, Elizondora joan zen txapela. Ander Jaurena eta Ibon Irazokik Julen Larretxea doneztebarrari eta Iruritako Iñigo Dendarietari 18 eta 16 irabazi zieten.
Umeen A mailan, berriz, Oronoz Mugairiko Enaitz Ansok eta Sunbillako Iker Espelosinek 3 tantotan utzi zituzten Harri Maritorena eta Peio Migelena beratarrak.
Kimuen B mailan, elizondarren arteko finala jokatu zen. Asier Bertiz eta Sergio Oskozek 18 eta 6 irabazi zioten Iñaki Irazoki eta Iñaki Antsori.
A mailan, berriz, Berara joan zen garaipena: Andoni Lazkanotegi eta Beñat Mitxelenak 18 eta 5 irabazi zieten Donibaneko Unai Laso eta Joanes Bakaikoari.
Haurren A mailan Arkaitz Untxalo iturendarrak eta Joseba Apeztegia iruritarrak 18 eta 6ko markagailuarekin garaitu zituzten Elizondoko Dario Trantxe eta Amaiurko Iban Inda.
Kadeteen B mailan Doneztebeko Irail Zestauk eta Almandozko Ismael Agestak. 9 tantutan utzi zituzten Oronozko Mattin Apezetxea eta Joseba Arizmendi.
Kadeteen A mailan, Saldiasko Aritz Juaneneak eta Amaiurko Antton Jauregik Eratsungo Bendoiro eta Burlatako Mina izan zituzten aurrez aurre, eta 18 eta 12 irabazi zuten lehendabizikoek.
Gazteen A mailako partida jokatu zen azkenik. Unai Madariaga urroztarrak eta Garcia burlatarrak 22 eta 12 irabazi zioten Aiestaran eta Pazos Irurtzungo bikoteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun