Nafarroako Gobernuak 392.000 euroko laguntza banatuko du azpiegitura lanetarako

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 24a

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak 391.687,13 euroko dirulaguntza onartu du eskualdeko hainbat herritan. Diru hori azpiegitura lanak finantzatzeko erabiliko da, batez ere, barrera fisikoak kentzeko eta seinalizazio, aparkaleku eta igerilekuetarako. Nafarroako hainbat herritan eginen diren 16,2 milioi euroko gastuetatik Gobernuaren laguntza 7,9 milioikoa izanen da. Onartutako laguntza herri bakoitzaren biztanle kopuruaren eta egindako inbertsioaren araberakoa izan da. Nafarroako 41 herritako igerilekuetan jasoko da laguntza; oztopo arkitektonikoak kentzeko 64 herrik eskuratuko dute laguntza; seinalizazioen obrak egiteko 72 herrik eta aparkalekuen lanak egin dituzten bertze 55ek. Zenbaitetan igogailuak paratzeko laguntza ere jasoko da. Eskualdean 11 herrik jasoko dute laguntza.

Herriz herri

BAZTAN.
- Elizondon oztopo arkitektonikoak kendu: 184.959,68 euroko inbertsioa; 92.479,84 euroko laguntza.
- Aparkalekuak, 20 plaza kotxeentzat, 12 kamioientzat: 96.000 euroko inbertsioa; 48.000 euroko laguntza.

LEITZA.
- Barrerak kendu: 28.351,08 euroko inbertsioa; 14.175,54 euroko laguntza.
- Seinalizazioa 2.994 euroko inbertsioa; 1.497,21 euroko laguntza.
- Igerilekuetan eraberritze lanak: 83.442,50 euroko gastua (%100 subentzionatua).

GOIZUETA
- Barrerak kendu: 9.677,98 euroko inbertsioa; 4.838,99 euroko laguntza.
- Seinalizazioa 12.031,25 euroko inbertsioa: 3.000 euroko laguntza.
- 20 aparkaleku: 24.000 euroko inbertsioa; 12:000 euroko laguntza.

ETXALAR.
- Barandillak paratu 70.219,93 euroko inbertsioa; 30.000 euroko laguntza.
- Seinalizazioa herrigunean; 1.360,75 euroko inbertsio; 680,38 euroko laguntza.

IGANTZI
- barandillak: 13.769,20 euroko inbertsioa; 6.884 euroko laguntza.
- seinalizazioa: 2.692,94 euroko inbertsioa; 1.346,47 euroko laguntza.
- aparkalekuak egin eta eraberritu: 24.000 euroko inbertsioa 12:000 euroko laguntza.
- igerilekuak: makinerai eta kanaleta: 4.6079,06 euroko gastua, %100 subentzionatua.

BERA
- Herriguneko seinalizazioa: 4.840,24 euroko inbertsioa; 2.420,12 euroko laguntza.
- Aparkalekurako zabalgunea egokitzea: 24.000 euroko inbertsioa; 12.000 euroko laguntza.

LESAKA
- Agiñako gainean apakalekua: 24.000 euroko inbertsioa; 12.000 euroko laguntza.

SUNBILLA
- Errepideko seinalizazioa: 2.955,68 euroko inbertsioa; 1.477,84 euroko laguntza.

ARANTZA
- Seinalizazio bertikala eta horizontala: 8.493,52 euroko inbertsioa; 3.000 euroko laguntza.

ITUREN
- Herrigunean seinalizazioa: 1.880,36 euroko inbertsioa; 940,18ko laguntza.

URDAZUBI
- Errepideetan seinalizazioa: 10.208 euroko inbertsioa; 3.000 euroko laguntza.

NARBARTE
- Bi seinale paratzea: 850 euroko inbertsioa; 425 euroko laguntza.

ESKUALDEAN denera
- 676.806,59 euroko gastua; 391.687,13 euroko laguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun