Igande honetan, ekainaren 22an, Doneztebeko XXX. Herri Krosa burutu da. Laisterketa hau, nahiz eta urte aunitzeko ibilbidea izan, azkeneko edizioetan indar haundia hartzen ari da. Aurten, 170 laisterkari parte hartu dute kategori guztietan, ttikienetatik hasita helduetaraino.
Ttikienak gogotsu
Goizeko 10:30ean hasi dira haurrak, maila berezian, pre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailan. Maila berezian, ttikienetan, ez da sailkapenik egiten, baina 34 neska-mutikoek hartu zuten parte. Prebenjamin mailan, nesketan, Andrea Bakeriza izan zen bizkorrena, Ainhoa Leiza bigarren eta Maria Irigoien Telletxea hirugarren. Mutikoetan, Aimar Jabalera izan zen garaile eta Iker Lagek eta Jon zabalak osatu zuten podiuma. Benjamín mailan, nesketan, Olatz Mitxelena izan zen garailea, Amaia Jorajuria bigarren eta Ane Larretxea hirugarren. Mutikoetan, Beñat Lazkano nagusitu zen, Carlos Ostiz eta Beñat Migeltorenaren aitzinetik. Alebinetan, nesketan, Leire Gomez izan zen lehena, Maider Jabalera bigarrena eta hirugarrena Beatriz Maritorena izan zen. Mutikoetan Mikel Retegí nagusitu zen, Jon Belarra eta Xabier Erasunen aitzinetik. Infantiletan, nesketan, Iranzu Korta izan zen lehena eta Natalia Bakeriza bigarrena. Mutikoetan, Fermin Estanca nagusitu zen, Ibon Leiza eta Iñigo Oskozen aitzinetik.
Sanz eta Talavera senior mailan
11:30etan kadete, jubenilak, senior eta helduen txanda izan zen. Kategori nagusian Donezteben lehendabiziko aldiz parte hartzen zuen Gasteizko La Blanca taldeko Gontzal Sanz-ek irabazi zuen, 24 minutu eta 26 segundurekin. Bigarren Rafa Maritxalar lesakarra izan zen, 24 minutu eta 44 segunduko denborarekin, hirugarren Patxi Orofino (25’07), laugarren Alberto Barberena (25,25). eta lehendabiziko doneztebarra Xanti San Miguel izan zen (25´48). Nesketan garailea Rosi Talavera izan zen (14´41), bigarren Rosa Orofino (14´52) . Hirugarren eta lehendabiziko doneztebarra Ana Zelaieta izan zen (15’00). Laugarren eta bosgarren postuan bertze bi doneztebar sailkatu ziren, Lorea Agirre eta Maria Telletxea. Jubenil nesketan Ainara Mariezkurrena izan zen garaile eta Marta Otermin bigarren. Jubenil mutilik ez zen atera. Kadete mutikoetan Irail Zestau izan zen bizkorrena, Kepa Miguel bigarrena eta Jorge Ostiz hirugarrena Kadete nesketan Ane Mutuberria nagusitu zen, Ainhoa Jorajuria eta Idoia Zamoranoren aitzinetik.
Manolo Otero eta Joxerra Aldaberi omenaldia
Egun polit hau aprobetxatuz, Errekako Zuzendaritza Batzordeak omenaldi ttiki bat egin nahi izan zion Manolo Otero, herrian bera hasi baitzen bultzatzen atletismoa bultzatzen orain dela urte dexente, eta Joxerra Aldaberi. Hau atleta mitikoa da Donezteben, hainbat eta hainbat laisterketan parte izan duena eta oraindik ere konpetitzen segitzen duena. Sari banaketan Oskar Mindegia izan zen Udalaren izenean, Javier Almandoz Nafarroako Kutxaren izenean eta Juan Telletxea Erreka Kirol Elkartearen ordezkari.